Proiektuak
[guest@ghost]$ tar xzf proyectos.tgz
[guest@ghost]$ ./configure; make; make install
Dokumentazioa
- Gure proiektuetako bat UNIX askeen mundura gerturatzen den jendearentzako dokumentazioa sortzea da. Laster esekiko ditugu gure textuak hemen.
- Biblioteka txiki bat ere sortu nahi dugu; distribuzioak, liburuak, dokumentazio CDak, etab. elkar-trukatzeko. Kontsultatu
Dokumentuen atala.
Heziketa ikastaroak
- Unibertsitateko ikasle eta maixuentzat udako heziketa ikastaroak zehazten saiatzen ari gara, GEIM ESIDEko beste jakin-min taldearekin batera.
- Bisitatu ikastaroen orrialdea zure burua informatzeko.
Ordezko erremintak
- Gure helburuetako bat Unibertsitatean ematen diren irakasgaientzako beharrezkoak diren aplikazio pribatiboen ordezko programa askeak sortzea da ere.
Linux-on-CD
- Edota *-on-[floppy|CD] ere deiturikoa, hau da, floppy edo CD batetik abiarazi ahal daitekeen SE askea. Horrela gure SE kutunena edozein lekutan erabili ahal izango dugu, erabiltzen gabiltzan makinan inolako aldaketarik egin gabe.
- Momentuz Leioako hacklabean CD batetik abiarazi ahal daitekeen distribuzio bat sortu dute, eta beraiekin elkarlanean arituko gara :-).